KAE liga
'Tornozulotik' garaile 'II. Arraunzale liga birtuleko' KAE1 ligan
admin -k bidalia Ign, 29/08/2010 - 10:26 -nKAE1 ligaren amaierarekin batera 'II. arraunzale liga birtulean' KAE1 ligako jokoari eman zaio eta 'Tornozulotik' erabiltzailea izan da irabazlea. Atzetik aurrera egindakoa izan da berea, baina azken asteetan lehen postuan zebilen eta hor eutsi dio, azken estropadan aldeak haundituz. Bigarren postuan 'Gaie11' erabiltzailea eta hirugarrenean 'teju' sailkatu dira.
Hemendik joko irabazlea zoriondu nahiko genuke eta bereziki parte hartu duzuen guztiak. Mila esker zuen partehartzeagatik eta espero dugu jokoarekin ondo pasa izana.
Zierbena nagusi etxeko banderan eta Santurtzi eta Camargo play-off-etara
admin -k bidalia Ign, 29/08/2010 - 09:47 -nAtzo jokatu zen KAE1 ligako azken estropada Zierbenako uretan eta bertan etxekoak izan ziren nagusi. Banderaz gain, liga eta play-off postuak jokoan zeuden eta hor ezuste gutxi egon zen. Santurtzik ligaren buruari eta Camargok bigarren postuari eutsi zioten. Isuntzak atzoko estropadan ezin izan zuen laugarren postutik pasa eta Lekeitiarrek azkenean ezin izan zuten play-off postuetan sartu.
KAE ligen amaiera
admin -k bidalia Ost, 27/08/2010 - 16:55 -nAsteburu honetan KAE1 eta KAE2 ligei amaiera emango zaie. KEA1 liga larunbatean bukatuko da Zierbenan 'XXVII Petronor banderarekin'. Santurtzi eta Camargo daude play-off postuetan eta hirugarren postuan dagoen Isuntzak zaila du, baina ez ezinezkoa, play-off postu horietan sartzea. Emozio handiko estropada izango dela iragar daiteke...
KAE2 ligari dagokionez, iganderarte itxaron beharko dugu irabazlea nor den jakiteko. Portugalete eta Santoñarentzat daude oraintxe bertan lehen eta bigarren postuan eta Zumaia hirugarrena da aurretik bi estropada dituztela.
Camargok KAE bandera irabazi eta liga puri-purian jarri du
admin -k bidalia Wed, 18/08/2010 - 17:42 -nKAE1 ligaren jardunaldi berri bat jokatu zen larunbatean Pasaiako uretan, KAE bandera deritzalakoan eta Camargok lortu zuen garaipena. Bigaren postua Zierbenarentzat izan zen eta hirugarren eta laugarrenak Santurtzi eta Isuntza izan ziren hurrenez hurren.
Gauzak horrela, Santurtzik ligaren buruan jarraitzen du eta Camargo play-off postuetan sartu da Santurtziarretatik puntu bakarrera dagoelarik. Isuntza, orain arte play-off postuetan egon dena, hirugarren da orain Santurtzitik hiru puntu eta Camargotik bi puntura.
Liga amaitzeko hiru estropada falta direlarik, lehia izugarria da eta oraindik zer esan asko dago play-off postuetan sailkatzeko.
Camargok garaipenaren bidera bueltatu da
admin -k bidalia Ign, 01/08/2010 - 20:04 -nAzken astetan Santurtziren nagusitasunari amaiera eman eta gaur goizean Algortan jokatu den ikurriña irabazi du Camargok. Kantabriarren errendimendua azken asteetan puntu bat jeitsi bazen ere, gaur bere aurpegi hoberena erakutsi eta garaipena lortu dute. Bigarren postuan Isuntza sailkatu da eta hirugarren postua Santurtzirentzat izan da. Camargoren garaipen honen ondoren, ligako sailkapena estutu egiten da eta orain Santurtzik lider jarraitzen du baina Camargo eta Isuntza 4 puntutara berdinduta daude bigarren postuan.
Santurtzi asteburu honetan ere nagusi
admin -k bidalia Al, 26/07/2010 - 16:39 -nSanturtzik bere boladari honari eutsi dio asteburu honetan eta hirugarren bandera jarraian irabazi zuen igandean Lekeition. Aurrekoan genioen bandera irabaztea falta zitzaiela eta behin irabazten hasira badirudi falta zuten konfidantza puntu hori lortu dutela eta badirudi hemendik aurrera arerio gogorra izango direla.
Santurtziren asteburua KAE1 ligan
admin -k bidalia Al, 19/07/2010 - 16:12 -nSanturtzik KAE1 ligari faborito etiketarekin ekin zion aurtengo edizioan. Orain arte estropada onak burutu bai, baina banderarik irabaztea ez zuten lortu eta lehen bandera hori larunbatean, etxean, Santurtzin jokatutako estropadan lortu zuten.
Igandean, Orion, berriro ere bandera irabaztea lortu zuten eta KAE1 ligaren buruan jarri dira.
Camargo KAE1 ligaren buruan asteburuko bi estropadak irabazi eta gero
admin -k bidalia At, 13/07/2010 - 16:41 -nCamargo dugu KAE1 ligako lider berria asteburu honetan jokatu diren bi estropadak irabazi eta gero. Larunbateko estropadan Kantabriarrek Santurtziren atzetik joan ziren estropada guztian, baina azken luzean aurre hartu eta segundu baten errentarekin garaipena lortu zuten.
Estropadaz betetako asteburu bat aurretik
admin -k bidalia Ost, 09/07/2010 - 22:46 -nUztailean sartuta gaude eta arraun denboraldia pil-pilean dago asteburu honetan. Bina estropada jokatuko dira TKE, KAE1, KAE2 eta Eusko tren ligetan.
TKE ligan larunbateko zita Pedreñan izango da eta igandekoa Portugaleten. Oriok aurreko astean bi estropadak irabazi eta gero, guztien ikuspuntuan egongo da. Ikusteko izango da nagusitasun horrekin jarraitzeko gai den.
Camargo nagusi Elantxoben
admin -k bidalia Ign, 04/07/2010 - 14:30 -nGaur goizean Elantxoben jokatzen zen KAE1 ligako hirugarren estropada. Aurreko biak Isuntza eta Zierbenak irabazi zituzten eta gaur irabazlean Camargo izan da. Hiru estropada hiru irabazle.
Esan bezala garaipena Camargorentzat izan da eta bigarren eta hirugarren postuak Isuntza eta Zierbenarentzat. Bigarren tandan aritu den Orio laugarren sailkatu da.


Egin zure kiniela!