TKE liga
Oriorentzat bandera berdintasuna handiko estropadan
admin -k bidalia Lar, 03/07/2010 - 20:58 -nPronostiko guztien kontra, Oriok eskuratu du garaipena gaur arratsaldean Bilbon jokatu den TKE ligako estraineko estropadan. Oriotarrek lan txukuna egin dute eta aurretik Pedreñak ezarritako denborak hobetzen joan dira azkenean 10 segundutako errenta lortuz. Bigarren postua aipatutako Pedreñarentzat izan da eta hirugarren postua igo berri den San Juanentzat. Aipatzekoa Sanjuandarren estropada, TKE ligara igo berritan 3. postua lortu baitute, gaur faborito ziren traineru guztien aurretik.
TKE-rako 'play-off'-a asteburuan jokatzen da
admin -k bidalia Ost, 18/09/2009 - 14:20 -nAsteburu honen bukaeran jakingo dugu hurrengo urtean TKE ligan zein traineruk parte hartuko duten, asteburu honetan jokatzen baita TKE ligarako 'play off'-a. 'Play-off' hau larunbatetik hasita, bi estropadetara jokatuko da eta bertan hiru traineruk parte hartuko dute TKE ligako bi posturen bila: Pasai Donibane, Astillero eta Samertolameu.
Bai larunbateko eta bai igandeko estropadak erlojuaren kontra jokatuko dira eta traineruak minutuko aldearekin irtengo dira. Estropadak TKE ligako tanden aurretik jokatuko dira.
Kontxa bukatu da baina tenporada ez
admin -k bidalia Wed, 16/09/2009 - 17:52 -nUrtero gertatzen den bezala Kontxako estropada bukatu eta gero badirudi tenporada bukatu dela, baina ez, oraindik estropada batzuk jokatzeko dira. Asteburu honetan, hain zuzen ere, TKE ligako bi estropada jokatuko dira: larubatean Bermeon eta Igandean Portugaleten.
Gure jolasari dagokionez asteburu hontan erabakiko da irabazlea eta hor "artsuaga" eta "kalbete" erabiltzaileak dabiltza nor baino nor. Hirugarren postuan dagoen "lagun" erabiltzaileak nahiko zail du lehen postua eskuratzea.
Castrok garapeina kontxa aurreko azken estropadan
admin -k bidalia Ign, 30/08/2009 - 20:44 -nCastrok garaipen berri bat lortu du Orion eta larunbateko zapore txarra gainetik kentzea lortu du. Kantabriarrak atzoko estropada txarra eta gero gogotsu irten dira eta estropadaren buru izan dira estropada guztian zehar nahiz eta oso forma onean dagoen Hondarribia beti gainean eduki duten. Hirugarren postuan Orio sailkatu da.
Aipatzekoa bigarren txandan arraun egiten zuen Urdaibaik bigarren ziaboga estriborretik hartu duela Pedreñarekin lehen postuarengatik lehiatzen ari zela eta maniobra errepikatu behar izan dute aukera guztiak galduz. Hala ere, ez dira azkenak izan.
Pedreña garaile Castron, haizea protagonista izanda
admin -k bidalia Lar, 29/08/2009 - 18:47 -nPedreñak lortu du garaipena, gaur arratsaldean Castron, haizea protagonista izan duen estropadan. Kantabriarrek bigarren txanda irabazi dute Kaikuren aurretik eta bi traineru hauek izan dira sailkapeneko lehen eta bigarrenak, izan ere, hirugarren txandarako haizea haundituz joan da eta tanda honetako inorrek ezin izan du ez Pedreñarren ez Kaikutarren denbora hobetu. Hirugarren postuan lehen tanda irabazi duen Tiran sailkatu da.
Sailkapena hurrengoa da:
Castrok garaipenaren bidea berreskuratu du
admin -k bidalia Ign, 23/08/2009 - 21:34 -nCastrok garaipen berri bat lortu du gaur goizean Pasaian atzo Hondarribian bigarren izan ondoren. Erlojupekoan jokatutako estropadan kantabriarrek denbora hoberena egin dute. Bigarren postuan gaur etxean arraun egiten zuen Pasai San Pedro sailkatu da eta hirugarren Orio.
Sailkapena hurrengoa da:
Astillero larunbatean eta Pasai Donibane irabazle igandean
admin -k bidalia Ign, 23/08/2009 - 21:11 -nAtzo larunbatean Camargon jokatu zen estropadan Astillerok garaipen berri bat eskuratu zuen Pasai Donibane eta Itsasoko amaren aurretik.
Gaur igandean Hondarribian jokatutako estropadan, berriz, Pasai Donibanek ezustekoa eman du eta estropada irabaztea lortu du Astilero eta Itsasoko amaren aurretik.
Sailkapenak hauek dira:
XIX Bandera ayuntamiento de Camargo
Orioren udako lehen bandera
admin -k bidalia Ign, 23/08/2009 - 00:42 -nOriok Hondarribiako uretan lortu du gaur arratsaldean uda honetako bere lehen bandera.
Oriotarrak hirugarren ziabogara 3. postuan iritsi dira eta bazirudien bandera Castro aldera joango zela berriro. Kantabriarrek, ordea, ez dute ziabogarekin asmatu eta Oriotarrek berriz, bueltako luze oso ona eta batez ere azken txanpa ederra eginez estropada irabazi dute. Bigarren Castro sailkatu da segundu bateko diferentzia gutxiagorekin eta hirugarren Hondarribia sailkatu da.
Sailkapena hurrengoa da:
Hondarribian, Camargon eta San Pedron estropadak astebururako
admin -k bidalia Ost, 21/08/2009 - 18:08 -nAsteburu honetan TKE eta KAE1 ligako bina estropada jokatuko dira. TKE ligan larunbatean Hondarribiako ikurriña jokatuko da arratsaldeko bostetatik aurrera eta igandean Pasaian izango da hitzordua 'Kofradiaren XV. ikurriña' jokoan jartzen delarik.
KAE1 ligan larunbateko estropada Kantabria aldean izango da, Camargon hain zuen ere, 'XIX bandera de Camargo' jokatuko delako. Igandean, aldiz, 'Hondarribiko XIV. promozio estropada' jokatuko da.
Zarautzko ikurriñaren bigarren jardunaldia eta bandera Castrorentzat
admin -k bidalia Al, 17/08/2009 - 19:11 -nCastrok eraman du etxera 'Zarautzko XXXII ikurriña' bi jardunaldietan denbora onena egin eta gero. Kantabriarrek larunbateko eta igandeko jardunaldiak irabazi dituzte eta TKE ligan duten nagusitasunarekin jarraitzen dute aurreko asteko emaitza txarren ondoren.
Igandeko estropadan Pedreña sailkatu zen bigarren, Orioren aurretik, eta sailkapen orokorrean Oriotarrak gainditu zituzten bigarren postua eskuratuz.
Igandeko sailkapena hurrengoa da:


Egin zure kiniela!