TKE liga
Castrok etxeko bandera eraman du
admin -k bidalia Ign, 29/08/2010 - 13:49 -nCastrok nagusitasun haundiz irabazi du aurten KAE ligako bere lehen bandera, etxean jokatutako estropadan. Lehen luze oso parekatu baten ondoren, ziaboga eman eta Castrokoek bukaerararte handitu besterik ez duten tartea lortu dute. Atzetik, hirugarren luzean bazirudien Urdaibai hurbiltzen ari zela baina Bemeotarrek ezin izan dute ezer egin eta etxekoek bandera irabazi dute marka berria ezarriz. Hirugarren postuan Orio sailkatu da, atzetik aurrera etorrita eta laugarren postua bigarren txanda irabazi duen San Pedrorentzat izan da.
Sailkapenak:
XII Bandera Flaviobriga
2010-08-29 12:00, Castro Urdiales
| Postua | Kalea | Taldea | Ziab. 1 | Ziab. 2 | Ziab. 3 | Denbora |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 3 | Kaiku | 04:49 | 09:47 | 14:59 | 19:48,12 |
| 2 | 1 | Hondarribia | 04:51 | 09:50 | 15:05 | 19:57,30 |
| 3 | 4 | Zumaia | 04:55 | 09:56 | 15:13 | 20:17,46 |
| 4 | 2 | Zarautz | 05:05 | 10:13 | 15:43 | 20:59,92 |
| Postua | Kalea | Taldea | Ziab. 1 | Ziab. 2 | Ziab. 3 | Denbora |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 4 | Pasai San Pedro | 04:52 | 09:37 | 14:56 | 19:47,48 |
| 2 | 2 | Tiran | 04:53 | 09:51 | 15:12 | 19:54,42 |
| 3 | 1 | Pedreña | 04:55 | 09:48 | 15:07 | 20:04,08 |
| 4 | 3 | Astillero | 04:56 | 09:53 | 15:17 | 20:17,94 |
| Postua | Kalea | Taldea | Ziab. 1 | Ziab. 2 | Ziab. 3 | Denbora |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | Castro | 04:53 | 09:32 | 14:45 | 19:27,84 |
| 2 | 1 | Urdaibai | 04:52 | 09:38 | 14:53 | 19:43,16 |
| 3 | 4 | Orio A.E. | 04:53 | 09:41 | 15:01 | 19:45,64 |
| 4 | 3 | Pasai Donibane | 04:52 | 09:41 | 15:02 | 19:47,62 |
| Postua | Tanda | Taldea | Denbora |
|---|---|---|---|
| 1 | 3 | Castro | 19:27,84 |
| 2 | 3 | Urdaibai | 19:43,16 |
| 3 | 3 | Orio A.E. | 19:45,64 |
| 4 | 2 | Pasai San Pedro | 19:47,48 |
| 5 | 3 | Pasai Donibane | 19:47,62 |
| 6 | 1 | Kaiku | 19:48,12 |
| 7 | 2 | Tiran | 19:54,42 |
| 8 | 1 | Hondarribia | 19:57,30 |
| 9 | 2 | Pedreña | 20:04,08 |
| 10 | 1 | Zumaia | 20:17,46 |
| 11 | 2 | Astillero | 20:17,94 |
| 12 | 1 | Zarautz | 20:59,92 |
Urdabai ligan sendo Orion irabazi ondoren
admin -k bidalia Ign, 29/08/2010 - 10:50 -nUrdabaik garaipen garrantzitsu bat lortu zuen atzo Orion balizek, berriz ere, baldintzatu zuen estropada batean.
Estropada hasi aurretik kanpoko baliza bat mugitu egin zen eta baliza hau besteekin lerrokatzeko zeuden arazoak ikusirik, estropada bi tandako erlojupeko bat bezala jokatzea erabaki zen.
Urdabaik garaipena lortu eta bi puntutara jarri da
admin -k bidalia Ign, 01/08/2010 - 20:23 -nUrdaibaik asteburu borobila burutu du eta gaur goizean asteburuko bigarren garaipena lortu du. Oriotarrek gaur ez dute hutsik egin eta bigarren tanda irabazi ondoren sailkapen nagusiko bigarren postua lortu dute. Hirugarren postua Pedreñarentzat izan da eta laugarrena San Juanentzat. Garaipen berri honen ondoren, Urdabaik Oriori beste puntu bat jan dio ligaren sailkapenean eta orain bigarren kokatzen da bi puntutara bakarrik.
Urdabai nagusi Getxoko banderan
admin -k bidalia Lar, 31/07/2010 - 21:46 -nUrdaibaik gaur Getxoko badera irabazi du eta honela osteguneko "porrota" nolabait konpondu dute. Bermeotarrak azken tandan aritu dira Orio, San Juan eta Tiranekin batera eta haseratik estropada burua hartu eta bukatu arte han joan dira.
Oriotarrak lehen ziaboga eman eta gero atzean gelditzen hasi dira eta orduan San Juan eta Tiranek lehia polita eskaini dute bigarren postuaren bila. Bigarren postu horretarako, ordea, beste lehiakide bat ere bazegoen: bigarren tanda irabazi duen Pedreña.
Azkenean, hirugarren ziabogan atzetik baziren ere, San Juandarrek bigarren postua lortu dute eta hirugarrena Pedreñarentzat izan da, laugarren, Tiran sailkatu delarik. Orio seigarren postuan sailkatu da eta Urdabairekiko 5 puntu galdu ditu ligaren sailkapenean, orain Urdabai bigarren postuan 3 puntura bakarrik duelarik.
Kofradiaren bandera Oriok irabazi du
admin -k bidalia Al, 26/07/2010 - 17:23 -nLarunbatean Urdaibaik bere bigarren bandera irabazi eta Oriorekin bat egiten zuen auten bi bandera irabazi dutenen taldean, baina asko ez dio iraun, Oriok igandean, estropada bikaina burutu ondoren bere hirugarren bandera lortu baitzuen.
Urdaibaik bere bigarren bandera lortu du
admin -k bidalia Ign, 25/07/2010 - 09:38 -nAtzo Pasaiako uretan jokatutako estropadan Urdabaik denboraldiko bigarren bandera lortu zuen. Bermeotarrek sekulako estropada egin zuten eta Orio eta Astilleroren aurretik sailkatu ziren. Asteazkenean Bizkaiko txapelketan bigarren gelditu ondoren, bandera honek konfidantza eman beharko die.
San Juanek eta Pedreñak bandera bana asteburuan
admin -k bidalia Al, 19/07/2010 - 16:37 -nAurten TKE liga berdintasun haundiko liga izango zela bagenekien, baina gutxik esperoko zuten liga hasi aurretik ematen ari diren emaitzak ikustea. Larunbatean, estropada istilutsu batean, Pasai Donibanek bere liga hasiera zoragarriarekin jarraitu eta bandera irabazi zuen, azkenean erlojuaren kontra jokatu zen estropadan. Bigarren postua Urdabairentzat izan zen eta hirugarren postua Tiranentzat.
Urdabai eta Astillerok bandera bana asteburuan
admin -k bidalia At, 13/07/2010 - 16:56 -nAsteburu "arraroa" izan dugu TKE ligan, beti ere "bereziak" kontsidera daitezkeen bi estropada eremutan jokatu baitira estropadak.
Larunbatean, Pedreñan, Urdaibairen txanda izan zen. Bermeotarrek, faborito bezala hasi zuten liga baina larubata arte ezin izan zuten bere maila erakutsi. Bigarren, liga hasiera bikaina egiten ari den Pasai Donibane sailkatu zen.
Estropadaz betetako asteburu bat aurretik
admin -k bidalia Ost, 09/07/2010 - 22:46 -nUztailean sartuta gaude eta arraun denboraldia pil-pilean dago asteburu honetan. Bina estropada jokatuko dira TKE, KAE1, KAE2 eta Eusko tren ligetan.
TKE ligan larunbateko zita Pedreñan izango da eta igandekoa Portugaleten. Oriok aurreko astean bi estropadak irabazi eta gero, guztien ikuspuntuan egongo da. Ikusteko izango da nagusitasun horrekin jarraitzeko gai den.
Orio, bitik bi
admin -k bidalia Ign, 04/07/2010 - 14:21 -nOriok asteburu bikaina burutu du eta TKE ligako lehen bi banderak eskuratu ditu. Gaurko estropadan, Donostian, traineruak itsasoan lehiatu dira eta bata bestearen ondoan. Azken tandan, faboritoek arraun egiten zuten eta hor Castro izan da nagusi estropada guztian zehar, baina azken luzean Oriotarrek abantaila jan eta helmugan 10 segundu atera diete Castrokoei. Bigarren txandan aritu diren San Pedro eta Urdabai 3. eta 4. izan dira hurrenez hurren.


Egin zure kiniela!