Tostako arrauna

Estropada honen emaitzarik ez dago(1)

Oriako XVI. traineru jeitsiera

ARRAUNA ETA KRISI EKONOMIKOA

Data: 
2009-10-15 21:59

Azken egunotako geldialdiari aurre egiteko, Alex Lopezek* bidalitako ausnarketa hau publikatuko dugu. Seguruenik bat baina gehiagori zer pentsa emango dio.

 

Arrauna eta krisi ekonomikoa.

"Lehorreko arraunlariei" elkarrizketa Aiurri aldizkarian

Data: 
2009-10-01 08:40

Aiurri aldizkariak eskualdeko arraulariei elkarrizketa bat egin die. Elkarrizketan Billabonako San Pedroko arraunlariak, Urkin dabilen Andoaingo neska bat eta Trintxerpen dabilen Adunako mutil bat elkarrizketatu dituzte.
Osorik irakurtzeko hemen topatu dezakezue: http://www.aiurri.com/berriak.php?id_edukia=10559

Denboraldiaren inguruko inpresioak (II)

Data: 
2009-09-29 17:57

Aurreko egunean hasi genuen hariari jarraituz, gaur, "manex" kontxako jolasa irabazi duen erabiltzaileari egindako galdera eta erantzunak publikatuko ditugu. Hona hemen tenporadari buruzko bere iritziak:

Denboraldiaren inguruko inpresioak

Data: 
2009-09-27 10:49

Jolasean parte hartu eta irabazi duten erabiltzaileei galdera batzuk luzatu dizkiegu tenporadaren inguruan eta TKE ligaren jolasa irabazi duen "artsuaga" erabiltzailearen erantzunak jarriz hasiko gara. Hemendiz, aldez aurretik, galderak erantzuten pasa duten denboragatik eskerrak eman nahi dizkiegu. Hona hemen luzatutako galderak eta dagozkien erantzunak:

Temporada amaitu da. Analisi txiki bat.

Data: 
2009-09-24 17:47

Igandean, Portugaleten, arraun denboraldiari bukaera eman zitzaion. Estropadaz betetako hiru hilabete izan dira eta bi protagonista nagusi egon direla esan dezakegu: Castro eta Kaiku. Baina, azter dezagun tenporada nola joan den.

KAE2 ligan, Deusto eta Trintxerpe ibili dira nor baino nor eta azkenean bizkaitarrek irabazi dute liga. Igoera 'play-off'-ean Tritxerpe nagusitu zen eta hurrengo urtean bi traineruak KAE1 ligan arraun egingo dute.

Kaiku eta Rias Baixas Kontxan irabazle

Data: 
2009-09-13 18:12

Gaur egun haundia zen Donostian eta jende guztia kontxako badiari begira zegoen goizeko 11:00tatik hasita izan ere ordu horretan hasten baizen 'Emakumezkoen Kontxako II. bandera'. Emakumeen banderen bila Astillerok, Getaria-Tolosak, Rias Baixas-ek eta Zumaiak arraun egin dute eta laurak nor baino hor ibili dira, batez ere, lehen hirurak eta estropada lehiatu bat egin eta gero galiziarrek eskuratu dute bandera.

Galizia nagusi emakumezkoen sailkapen estropadan

Data: 
2009-09-13 08:04

'Rias Baixas' trainerua nagusitu zen atzo emakumezkoen kontxako banderarako sailkapen estropadan. Galiziarrekin batera Getaria-Tolosak, Astillerok eta Zumaiak lortu zuten sailkatzea eta gaur lau untzi hauek bandera jokatuko dute eguerdiko 11:00tatik aurrera.

Sailkapena:

Kaiku bandera eramateko faborito

Data: 
2009-09-10 18:06

Kontxako baderaren azken estropada jokatzeko bi egun falta diren honetan Kaiku azaltzen da faborito ia kiniela guztietan baina ba al dago bueltarako aukerarik?

Alde batetik 5 segundu Castrorekin eta 10 San Pedrorekiko, ez dira diferentzia handiak kontutan hartuta untzi hauen kalitatea, batez ere Castrokoarena, sekulako denboraldia egiten ari dena.

Baina beste aldetik Kaiku dugu, dagoeneko bitan erakutsi diguna (Espainiako txapelketan eta Kontxan) atzetik joanda estropadari buelta eman eta irabazten dakiena eta bere formarik onenean dagoela dirudiena.

Emakumezkoen kontxarako kinielak prest

Data: 
2009-09-08 16:15

Aurten 'Emakumezkoen II. kontxako bandera' jokatuko da, hurrengo asteburuan. Larunbatean sailkapen estropada jokatuko da eta bertan lau denbora onena lortzen duten traineruak igandean goizeko 11:00tatik aurrera lehiatuko dira kontxako badian.

Bandera honetarako ere kinielak egin daitezke, beraz, sartu eta egin zuen pronostikoa.