Tostako arrauna

Donostiarra webgunea berritzen

Data: 
2010-06-01 13:11

Iturria: Tonozulotik bloga

Zarautzek bihar aurketuzko ditu bi traineruak

Data: 
2010-05-28 09:24

Iturria: Diario Vasco

Bihar, larunbata, maiatzaren 29an, Arraun Eguna ospatuko da Zarautz Arraun Elkarteak antolatuta. Ekitaldi nagusiari eguerdiko 12:00tan emango zaio hasiera, Musika Plazan. Ekitaldian barne 2010 denboraldiko Zarautz Arraun Elkarteko bi traineruetako arraunlari eta entrenatzaileen aurkezpena egingo da. Aurtengo denboraldian Enbata traineru bat TKE/ACT Ligan lehiatuko da eta bigarren trainerua KAE/ARC2 Ligan.

Bermeo gizonetan eta Tolosaldea nesketan, Euskadiko batel txapelketan txapeldunak

Data: 
2010-04-18 21:13

Gaur goizean Sestaon jokatu diren Euskadiko batel txapelketetan, Bermeo izan da nagusi gizonezko seniorretan eta Tolosaldea nesketan. Beste kategorietako txapeldunak hauek izan dira:

  • Jubenil neskak: Hibaika
  • Gizonezko infantilak: Deustuko A.T.
  • Gizoneko kadeteak: Mundakako A.T.
  • Gizoneko jubenilak: Arkote A.T.

Sailkapenak hemen ikus daitezke.
 
 

Castro etxean garaile

Data: 
2010-03-14 20:59

Gaur goizean Castroko uretan jokatu den estropadan etxeko untzia izan da irabazlea, Pedreña eta Itsasoko Ama-ren aurretik. Azkenean 18 izan dira parte hartu duten traineruak, Urdaibaik ez baitu parte hartu. Castrokoek alde handiarekin irabazi dute 24 segundu atera baidizkiote Pedreñari eta 28 Itsasoko Amari.

Sailkapena hurrengoa da:

19 traineru bihar Castroko banderan

Data: 
2010-03-13 08:44

Bihar 11:30tan jokatuko da 'XIII. Castroko bandera', aurreko asteburuan, eguraldia zela eta, atzeratu egin ondoren. Biharko egunean 19 izango dira parte hartuko duten traineruak eta hauen artean 4 beteranok parte hartuko dute. Estropada bi txandatan banatuko da eta hau izango da irteera ordena:
1.Txanda

'Castroko XIII.bandera' astebete atzeratuta

Data: 
2010-03-07 20:36

Gaur goizean jokatu behar zen 'Castroko XIII.bandera' astebete atzeratu da, gaurko iragarrita zegoen eguraldi txarragatik. Estropada leku eta ordu berdinean jokatuko da hurrengo asteburuan.
Aurten ez dago zorte handirik eguraldiarekin hainbat estropada atzeratu edo bertan behera geratu baitira urte hasiera honetan.

Elkarrizketa Busturialdeako Hitzan Jose Manuel Franciscori

Data: 
2010-03-05 08:17

Gaur Busturialdeako Hitzak, Jose Manuel Francisco, Urdaibaiko entrenatzaileari egindako elkarrizketa dakar. Bere hitzetan Urdaibaik badauka, garai bateko Astillero indartsu hura izateko gaia. Ikusi beharko da ea bere hitzak zuzenak diren. Elkarrizketa osoa hemen irakur dezakezue.

Iparraldeko taldeek Gipuzkoako batel eta trainerilla ligetan parte hartu ahalko dute

Data: 
2010-03-04 22:42

Gaur arratsaldean prentsaurrekoan aurkeztu dute Gipuzkoako arraun federazioak eta Frantziako arraun federazioko 64 batzordearen arteko akordioa, zeinetan iparraldeko taldeek Gipuzkoako batel eta trainerilla ligetan parte hartu ahalko izango duten. Bi aldeak oso pozik agertu dira sinatu berri den akordioarekin.

68 ontzi larubatean Oriaren jeitsieran

Data: 
2010-02-23 22:08

Larunbatean Oriako uretan ospatuko den 'Oriaren XVI. traineru jeitsieran' 68 taldek parte hartuko dute 6 multzotan banatuta. Lehen multzoan kataluina aldetik etorriko diren llagut-ek hartuko dute parte. Bigarrenean 4000 metroko ibilibidea osatuko duten traineruek parte hartuko dute. Hortik aurrera 6000 metroko ibilbidea osatuko duten traineruen ordua izango da eta kategoriaren arabera sailkatuta:talde berriak, KAE2, KAE1 eta TKE.

Jolasari dagokionez, partaide zerrenda eguneratu dugu, beraz, errepasatu zuen kinielak eta oraindik eginda ez baduzue animatu parte hartzera.

Urdabai nagusi Hondarribian

Data: 
2010-02-22 19:36

Hondarribian jokatu zen sasoiko lehen estropada eta Urdabai izan zen irabazlea. 24 traineruk hartu zuten parten Bidasoa ibaian ospatu zen jeitsieran eta bizkaitarrak izan ziren nagusi, Pedreña eta Orio 'A'-ren aurretik.

Hurrengo asteburuan Oriako uretan jokatuko den traineru jeitsierarako errefentzia ona izan daiteke hau.