Tostako arrauna

'Castroko XIII.bandera' astebete atzeratuta

Data: 
2010-03-07 20:36

Gaur goizean jokatu behar zen 'Castroko XIII.bandera' astebete atzeratu da, gaurko iragarrita zegoen eguraldi txarragatik. Estropada leku eta ordu berdinean jokatuko da hurrengo asteburuan.
Aurten ez dago zorte handirik eguraldiarekin hainbat estropada atzeratu edo bertan behera geratu baitira urte hasiera honetan.

Elkarrizketa Busturialdeako Hitzan Jose Manuel Franciscori

Data: 
2010-03-05 08:17

Gaur Busturialdeako Hitzak, Jose Manuel Francisco, Urdaibaiko entrenatzaileari egindako elkarrizketa dakar. Bere hitzetan Urdaibaik badauka, garai bateko Astillero indartsu hura izateko gaia. Ikusi beharko da ea bere hitzak zuzenak diren. Elkarrizketa osoa hemen irakur dezakezue.

Iparraldeko taldeek Gipuzkoako batel eta trainerilla ligetan parte hartu ahalko dute

Data: 
2010-03-04 22:42

Gaur arratsaldean prentsaurrekoan aurkeztu dute Gipuzkoako arraun federazioak eta Frantziako arraun federazioko 64 batzordearen arteko akordioa, zeinetan iparraldeko taldeek Gipuzkoako batel eta trainerilla ligetan parte hartu ahalko izango duten. Bi aldeak oso pozik agertu dira sinatu berri den akordioarekin.

68 ontzi larubatean Oriaren jeitsieran

Data: 
2010-02-23 22:08

Larunbatean Oriako uretan ospatuko den 'Oriaren XVI. traineru jeitsieran' 68 taldek parte hartuko dute 6 multzotan banatuta. Lehen multzoan kataluina aldetik etorriko diren llagut-ek hartuko dute parte. Bigarrenean 4000 metroko ibilibidea osatuko duten traineruek parte hartuko dute. Hortik aurrera 6000 metroko ibilbidea osatuko duten traineruen ordua izango da eta kategoriaren arabera sailkatuta:talde berriak, KAE2, KAE1 eta TKE.

Jolasari dagokionez, partaide zerrenda eguneratu dugu, beraz, errepasatu zuen kinielak eta oraindik eginda ez baduzue animatu parte hartzera.

Urdabai nagusi Hondarribian

Data: 
2010-02-22 19:36

Hondarribian jokatu zen sasoiko lehen estropada eta Urdabai izan zen irabazlea. 24 traineruk hartu zuten parten Bidasoa ibaian ospatu zen jeitsieran eta bizkaitarrak izan ziren nagusi, Pedreña eta Orio 'A'-ren aurretik.

Hurrengo asteburuan Oriako uretan jokatuko den traineru jeitsierarako errefentzia ona izan daiteke hau.

Oriako XVI. traineru jeitsiera

ARRAUNA ETA KRISI EKONOMIKOA

Data: 
2009-10-15 21:59

Azken egunotako geldialdiari aurre egiteko, Alex Lopezek* bidalitako ausnarketa hau publikatuko dugu. Seguruenik bat baina gehiagori zer pentsa emango dio.

 

Arrauna eta krisi ekonomikoa.

"Lehorreko arraunlariei" elkarrizketa Aiurri aldizkarian

Data: 
2009-10-01 08:40

Aiurri aldizkariak eskualdeko arraulariei elkarrizketa bat egin die. Elkarrizketan Billabonako San Pedroko arraunlariak, Urkin dabilen Andoaingo neska bat eta Trintxerpen dabilen Adunako mutil bat elkarrizketatu dituzte.
Osorik irakurtzeko hemen topatu dezakezue: http://www.aiurri.com/berriak.php?id_edukia=10559

Denboraldiaren inguruko inpresioak (II)

Data: 
2009-09-29 17:57

Aurreko egunean hasi genuen hariari jarraituz, gaur, "manex" kontxako jolasa irabazi duen erabiltzaileari egindako galdera eta erantzunak publikatuko ditugu. Hona hemen tenporadari buruzko bere iritziak:

Denboraldiaren inguruko inpresioak

Data: 
2009-09-27 10:49

Jolasean parte hartu eta irabazi duten erabiltzaileei galdera batzuk luzatu dizkiegu tenporadaren inguruan eta TKE ligaren jolasa irabazi duen "artsuaga" erabiltzailearen erantzunak jarriz hasiko gara. Hemendiz, aldez aurretik, galderak erantzuten pasa duten denboragatik eskerrak eman nahi dizkiegu. Hona hemen luzatutako galderak eta dagozkien erantzunak: