Jolasa

Kaiku, Urdaibai, Castro, Orio...

Data: 
2010-09-02 15:45

San Juan, San Pedro eta Tiran. Horiexek dira gure erabiltzaileek ustez gaur arratsaldean Kontxako estropadarako sailkatzea lortuko duten 7 traineruak. Astillero eta Pedreña kiniela askotan eognda ere  ez dira faboritoak. Hondarribia ere kinielatan azaltzen da baina besteak baina kopuru baxuagotan. Eta aipatutako talde hauetaz gain, besterik ez...

18:00 tatik aurrera jakingo dugu erabiltzaileak zuzen ari diren ala ez. Bitartean, itxaron egin beharko da "nerbioen" estropadaren zain.

'Tornozulotik' garaile 'II. Arraunzale liga birtuleko' KAE1 ligan

Data: 
2010-08-29 10:26

KAE1 ligaren amaierarekin batera 'II. arraunzale liga birtulean' KAE1 ligako jokoari eman zaio eta 'Tornozulotik' erabiltzailea izan da irabazlea. Atzetik aurrera egindakoa izan da berea, baina azken asteetan lehen postuan zebilen eta hor eutsi dio, azken estropadan aldeak haundituz. Bigarren postuan 'Gaie11' erabiltzailea eta hirugarrenean 'teju' sailkatu dira.

Hemendik joko irabazlea zoriondu nahiko genuke eta bereziki parte hartu duzuen guztiak. Mila esker zuen partehartzeagatik eta espero dugu jokoarekin ondo pasa izana.

Estropadaz betetako asteburu bat aurretik

Data: 
2010-07-09 22:46

Uztailean sartuta gaude eta arraun denboraldia pil-pilean dago asteburu honetan. Bina estropada jokatuko dira TKE, KAE1, KAE2 eta Eusko tren ligetan.

TKE ligan larunbateko zita Pedreñan izango da eta igandekoa Portugaleten. Oriok aurreko astean bi estropadak irabazi eta gero, guztien ikuspuntuan egongo da. Ikusteko izango da nagusitasun horrekin jarraitzeko gai den.

Orio, bitik bi

Data: 
2010-07-04 14:21

Oriok asteburu bikaina burutu du eta TKE ligako lehen bi banderak eskuratu ditu. Gaurko estropadan, Donostian, traineruak itsasoan lehiatu dira eta bata bestearen ondoan. Azken tandan, faboritoek arraun egiten zuten eta hor Castro izan da nagusi estropada guztian zehar, baina azken luzean Oriotarrek abantaila jan eta helmugan 10 segundu atera diete Castrokoei. Bigarren txandan aritu diren San Pedro eta Urdabai 3. eta 4. izan dira hurrenez hurren.

Oriorentzat bandera berdintasuna handiko estropadan

Data: 
2010-07-03 20:58

Pronostiko guztien kontra, Oriok eskuratu du garaipena gaur arratsaldean Bilbon jokatu den TKE ligako estraineko estropadan. Oriotarrek lan txukuna egin dute eta aurretik Pedreñak ezarritako denborak hobetzen joan dira azkenean 10 segundutako errenta lortuz. Bigarren postua aipatutako Pedreñarentzat izan da eta hirugarren postua igo berri den San Juanentzat. Aipatzekoa Sanjuandarren estropada, TKE ligara igo berritan 3. postua lortu baitute, gaur faborito ziren traineru guztien aurretik.

Zierbenak ezustea eman eta bandera irabazi du Errioxan

Data: 
2010-06-27 16:33

Zierbenak lortu du garaipena gaur goizean Errioxan jokatutako banderan. Bizkaitarrek bigarren tandan arraun egin dute bertan denbora onena markatuz. Tanda berdinean Camargok bigarren egin du eta sailkapen orokorreko bigarren postuan sailkatu da ere. Hirugarren txandan, ustez faboritoek arraun egin dute eta Isuntzak irabazi du tanda, Itsasoko ama eta Donostiarraren aurretik.

'II. arraunzaleen liga birtual'-ean ez dago aldaketarik lidergoan, baina bai bigarren postuan. Hurrengo astebururako moldatu zuen kinielak, tanda irabazleak kontutan hartuko baitira. Zorte on.

Sailkapena hurrengoa izan da:

XIII BANDERA DE LA RIOJA

2010-06-27 12:30, El Rasillo (La Rioja)

1 tanda
PostuaKaleaTaldeaZiab. 1Ziab. 2Ziab. 3Denbora
12Hondarribia04:5309:5015:0719:58,49
24Busturialdea04:5609:5315:0820:03,97
33Arkote04:5209:5415:1220:13,60
41Illunbe04:5409:5515:1620:14,38
2 tanda
PostuaKaleaTaldeaZiab. 1Ziab. 2Ziab. 3Denbora
14Zierbena04:4209:3414:3519:22,27
22Camargo04:3809:3014:3119:23,17
33Getxo Arraun04:4809:4814:5419:53,40
41Deustu04:5309:5314:5919:55,73
3 tanda
PostuaKaleaTaldeaZiab. 1Ziab. 2Ziab. 3Denbora
13Isuntza04:3809:3714:3619:29,19
22Itsasoko ama04:3609:3514:3819:34,65
34Donostiarra04:4009:3914:4319:39,24
41Orio A.E.04:4409:5214:5619:58,25
Sailkapen orokorra
PostuaTandaTaldeaDenbora
12Zierbena19:22,27
22Camargo19:23,17
33Isuntza19:29,19
43Itsasoko ama19:34,65
53Donostiarra19:39,24
62Getxo Arraun19:53,40
72Deustu19:55,73
83Orio A.E.19:58,25
91Hondarribia19:58,49
101Busturialdea20:03,97
111Arkote20:13,60
121Illunbe20:14,38

Isuntza KAE1 ligako lehen irabazlea

Data: 
2010-06-27 08:45

Isuntzak lortu zuen atzo Donostiako uretan KAE1 ligako lehen garaipena eta ligako lidertza. Lekeitiarrei lehen tandan arraun egitea egokitu zitzaien, askorentzat estropada irabazteko faborito zen Itsasoko Amarekin, Getxo eta Bustuarialdearekin. Estropada bitan zatitu zen hasieratik eta Isuntza eta Santurtzik lehia polita izan zuten eta azkenean Lekeitiarrek 36 ehunenekogatik tanda eta estropada irabazi zuten.

Bigarren tanda Donostiarra, Camargo, Arkote eta Hondarribiak arraun egin zuten. Etxekoek lehen ziaboga Camargoren atzetik eman bazuten ere, bigarren luzean estropada burua hartu eta hantxe eutsi zioten bukaerararte. 

Hirugarren tandan Orio, Getxo, Zierbana eta Deustu izan ziren. Igo berri den Deustu  eta Orioren artean lehia polita izan zen eta azkenan Oriotarrek lortu zuten tanda irabaztea, honekin batera sailkapenaren hirugarren lekua lortuz. Deustuk bi segundu exkax gehiago behar izan zituen eta sailkapen nagusiko bostgarren postuan sailkatu zen.

Atzo ikusi genuenagatik, badirudi indarrak oso parekatuta daudela eta estropada politak ikusteko aukera izango dugula udan zehar.

'II. arraunzale liga birtualean' ere badugu lehen liderra: teju erabiltzailea. Atzo onena izan zen eta bi puntuko abantaila atera zion bigarrenari, Gaie11.
Kontutan hartu, tandak zozketatzen diren lehen estropada hauetan, tanda irabazleak ez direla kontutan hartuko puntuazioetan. Animo guztioi eta egin zuen pronostikoak!

Estropada emaitzak:

Gran Premio Metro Donostialdea - Sari Nagusia

2010-06-26 17:00, DONOSTIA - GIPUZKOA

1 tanda
PostuaKaleaTaldeaZiab. 1Ziab. 2Ziab. 3Denbora
11Isuntza00:0010:0215:3520:31,63
23Itsasoko ama00:0010:0115:3720:32,00
32Getxo Arraun00:0010:2216:0721:10,95
44Busturialdea00:0010:4216:3821:48,33
2 tanda
PostuaKaleaTaldeaZiab. 1Ziab. 2Ziab. 3Denbora
14Donostiarra05:1410:1215:5320:53,29
23Camargo05:1010:1616:0221:06,40
32Hondarribia05:1710:2316:0721:11,68
41Arkote05:2010:2816:1721:27,33
3 tanda
PostuaKaleaTaldeaZiab. 1Ziab. 2Ziab. 3Denbora
14Orio A.E.05:1710:1315:5520:51,74
21Deustu05:1510:1615:5320:53,70
32Zierbena05:1110:1315:5720:53,96
43Illunbe05:1910:2716:1921:27,10
Sailkapen orokorra
PostuaTandaTaldeaDenbora
11Isuntza20:31,63
21Itsasoko ama20:32,00
33Orio A.E.20:51,74
42Donostiarra20:53,29
53Deustu20:53,70
63Zierbena20:53,96
72Camargo21:06,40
81Getxo Arraun21:10,95
92Hondarribia21:11,68
103Illunbe21:27,10
112Arkote21:27,33
121Busturialdea21:48,33

Arraunzaleen II. liga birtuala prest

Data: 
2010-06-14 18:38

Kaixo,

udara iristear dago eta berarekin batera traineru denboraldi berri bati ekingo zaio. KAE2 liga asteburu honetan da astekoa eta KAE1 ligak hurrengoan izango du hasiera. TKE ligarako zerbait gehiago itxaron beharko dugu, baina ez asko, uztailaren 4an hasiko baita.

Traineru denboraldi honetan ere, aurreko urtean hasitako bideari jarrituko diogu eta jokoarekin jarraituko dugu eta baita izena jarri ere: 'Arraunzaleen II. liga birtuala'.

Espainiako trainerila txapelketarako jokoa prest

Data: 
2010-06-02 08:34

Datorren asteburuan Espainiako trainerila txapelketa jokatuko da Galizian eta dagoeneko jokoan zuen pronostikoak egin ditzakezue.
Euskal Herritik ordezkari bakarra joango da,  Kaiku txapelduna, hain zuzen ere. Partaidetza osatzen duten beste untziak 5 galiziar eta 4 kantabriar izango dira.
Animatu parte hartzen, hau izango baita traineru ligak hasi aurretik jokoan parte hartzeko azken aukera.

Euskadiko trainerila txapelketa Kaikurentzat

Data: 
2010-05-30 20:14

Kaikurentzat izan da gaur arratsaldean jokatu den Euskadiko trainerila txapelketa, senior mailan. Sestaoarrak hasieratik jarri dira estropada buruan eta hor eutsi diote bukatu arte. Bigarren postuan Orio sailkatu da 11 segundura eta hirugarren Hondarribia 18ra.

Nesken kategorian, etxekoak izan dira nagusi eta aurreko astean Gipuzkoako txapelketa irabazi ondoren, aste honetan Euskadikoa eskuratu dute. Getariarren atzetik Pasai Donibane sailkatu da eta hirugarren postua Zumaiarrentzat izan da.

Jubeniletan, Elantxobek eskuratu du txapelketa Ondarroa eta San Pedroren aurretik.