trainerillak

Oriok garaipena etxean eta Bermeoren nagusitasuna Elantxoben

Data: 
2010-05-16 07:03

Atzo jokatu ziren Gipuzkoako trainerila ligako 6.jardunaldia eta 5.jardunaldia Bizkaian. Orion, etxekoak nagusitu ziren eta berain ligako lehen garaipena eskuratu zuten. Bigarren San Pedro sailkatu zen eta hirugarren Hondarribia.

Bizkaian, Bermeo 'B' izan zen irabazlea Bermeo 'A'-rekiko segundu erdiko abantailarekin. Hirugarren Bermeo 'C' sailkatu zen, Bermeotarren nagusitasuna berretsiz. Honekin jada, ligako 5. garaipena Bermeotarrentzat.

Sailkapenak hurrengoak dira:

Astebururako trainerilla estropadak

Data: 
2010-05-13 22:24

Trainerilla ligak bukatzen doaz eta asteburu honetan bi jardunaldi jokatuko dira Gipuzkoan. Larunbatean, Orion, 16:00 tan eta igandean Donostian 11:00 tan.
Bizkaian asteburu honetan bi estropada izango ditugu berriro ere eta biak Elantxoben jokatuko dira: larunbatean 16:00 tan eta igandean 10:30tan.
Jokorako kontutan izan ligak hurrengo astean bukatzen direla eta oraindik garaiz zaudetela puntuak lortu eta irabazteko

Hondarribiarentzat garaipena etxean

Data: 
2010-05-09 15:40

Gaur goizean Hondarribian jokatu da Gipuzkoako trainerila ligako 5. jardunaldia eta Hondarribiarentzat izan da garaipena. Bigarren postuan San Pedro sailkatu da eta hirugarren postua Oriorentzat izan da. Honekin 3. garaipena da ligan Hondarribiarentzat baina ligaren buruan San Pedrok jarraitzen du.
Jokoari dagokionez, atzo buruan aldaketak egon baziren ere, gaur teju erabiltzaileak berriro burua hartu du. Dagoeneko bi jardunaldi gelditzen dira liga bukatzeko eta irabazlea oraindik erabakitzeko dago.

Astebururako trainerila estropadak

Data: 
2010-05-06 23:29

Asteburu honetan Gipuzkoako trainerila ligako 4. eta 5. jardunaldiak jokatuko dira. Larunbatean zita Pasai Donibanen da, 16:15tatik aurrera eta igandean Hondarriban jokatuko da estropada goizeko 11:00tan.
Bizkaia aldean, asteburu honetan estropada bakarra jokatuko da: larubatean 16:00tan Ondarroan. Honekin Bizkaiko trainerila ligaren 4.jardunaldia osatuko da.
Jokoari dagokionez, orain arte nahiko parekatua doa eta lehenengo bostak 25 puntuko aldearekin daude bakarrik. Ligaren erdialdea pasako den asteburu honetan, aldeak haunditu edo txikitzeko aukera ederra!

Trainerila ligen 3. jardunaldia: Hondarribia garaile Gipuzkoan eta Bermeo Bizkaian

Data: 
2010-05-02 21:51

Gaur goizean jokatu da bai Gipuzkoako trainerila zein Bizkaiako trainerila ligako 3. jardunaldia. Gipuzkoan, Hondarribia izan da garaile eta San Pedrok ezin izan du atzoko garaipena errepikatu eta bigarren sailkatu da.
Bizkaia aldean, Bermeo izan da berriro nagusi baina oraingoan ehuneneko diferentziagatik lortu du garaipena Kaikuren aurretik.
Sailkapen osoak hemen ikus daitezke:

Bigarren jardunaldia San Pedrorentzat

Data: 
2010-05-01 13:41

San Pedrorentzat izan da garaipena Gipuzkoako trainerila ligako bigarren jardunaldian. Bigarren postuan Zarautz saikatu da eta hirugarren postuan Zumaia.
Sailkapenak hemen deskarga daitezke.

Bermeo nagusi 2.jardunaldian

Data: 
2010-05-01 13:20

Bermeo izan da nagusi Bizkaiko trainerila ligako 2. jardunaldian. Bigarren postuan Kaiku sailkatu da eta hirugarren postua Bermeo 'B' -rentzat izan da.
Jokoarii dagokionez, jokoa bertan behera uzten dugula adierazi behar dugu, izan ere, estropadetako partehartzaile zerrendak eskuratzeko arazoak izaten ari baikara eta ondorioz, kinielak eta emaitzak ez datoz bat. Sentitzen dugu.
Emaitzak hemen deskarga daitezke.

Bina estropada asteburuan Gipuzkoa eta Bizkaiko trainerila ligetan

Data: 
2010-04-29 19:49

EGUNERAKETA: Bizkaiko bi estropadak, goizez 10:00tan jokatuko dira.

Asteburu hontan Gipuzkoa eta Bizkaiako trainerila ligen bina jardunaldi jokatuko dira. Gipuzkoa aldean, larunbateko goizeko 11:00tan izango da zita Donostian. Igandean berriz, estropada ordu berdinean jokatutako da baina Getariako uretan.

Bizkaia aldean, asteburuko bi estropadak Lekeition jokatuko dira: larunbatean arratsaldeko 16:00tan eta igandean goizeko 11:00tatik aurrera.

Hondarribiarentzat ligako lehen garaipena

Data: 
2010-04-25 20:45

Hondarribiak lortu du Gipuzkoako trainerila ligako lehen garaipena, Zumaiaren aurretik sailkatu ondoren. Hondarribitarrek 36 ehuneko abantaila atera diote Zumaiari eta 2,77 segunduko abantaila Zarautzi.
Sailkapen guztiak hemen ikus daitezke.

Gipuzkoa eta Bizkaiako trainerila ligak asteburu honetan hasiko dira

Data: 
2010-04-22 22:52

Udaberriarekin batera, urtero bezala trainerila ligak ere badatoz eta asteburu honetan emango zaie hasiera bai Gipuzkoa eta bai Bizkaiako trainerila ligei.

Lehena hasten liga Bizkaitarra izango da, larubat arratsaldean Ondarroan jokatuko den estropadarekin. Liga Gipuzkoarra, aldiz, egun bat geroago,igande goizean, hasiko da Sokoan.

Jokoari dagokionez, liga Gipuzkoarrari hasiera ematen diogu asteburu honetan. Liga Bizkaitarrean, ordea, pixkat itxoin beharko dugu ezin izan baitugu partaide zerrenda eskuratu eta ondorioz ezin dugu jokoa martxan jarri.