Denboraldi berrirako jolasa dagoeneko prest
admin -k bidalia Osg, 18/02/2010 - 20:15 -n
Data:
2010-02-18 19:15Kaixo denoi,
udara oraindik ez da iritsi baina dagoeneko estropadak gurean daude. Hurrengo larunbatean 'Oriaren XVI. traineru jeitsiera' jokatuko da Oria ibaian eta bertan ikusi ahalko ditugu gure inguruko traineru gehientsuenak.
Jaitsiera honekin batera, jolasa martxan jartzen dugu tenporada honetan eta dagoeneko egin ditzazkezue zuen pronostikoak. Iaz San Pedro izan zen garaile estropada honetan eta inorrek ez zuen asmatu. Ea aurten begi hobea dugun...
Anima zaitezte eta egin zuen pronostikoa.


Egin zure kiniela!