ARRAUNA ETA KRISI EKONOMIKOA

Data: 
2009-10-15 21:59

Azken egunotako geldialdiari aurre egiteko, Alex Lopezek* bidalitako ausnarketa hau publikatuko dugu. Seguruenik bat baina gehiagori zer pentsa emango dio.

 

Arrauna eta krisi ekonomikoa.

Beno tenporada amaitu da eta urtero bezala jende mugimendua hasia dago. Egia esan aurtengo tenporadako nibela inoiz ezagutu dudan altuena izan da datuak begiratuta behintzat. Ikusten da ekipoak gero eta finago prestatzen direla eta emaitzak hor daude, baina bestalde ikusten da ere geroz eta selekzio hobeagoak direla. Neure buruari egiten diodan galdera da horrelako selekzio bat egitea eta mantentzea zenbateko kostu ekonomikoa izan dezake? 

Gauza da krisi ekonomiko batean gaudela eta dakitenek diote okerrena etortzeko dagoela. Azken urteetan horrenbeste diru jartzen zuten sponsorrak, gehienbat konstrukzioarekin erlazionatutakoak, geroz eta diru gutxiago jartzen ari dira eta enpresak ez daude beraien errekurtsoak horren erraz xahutzeko prest. Arraunean kirol guztietan bezala bakarrak irabazten du  eta irabazten duenak bakarrik dauka protagonismoa. 
Iruditzen zait sponsor asko beraien "diru-laguntza"-ren kopuru geroz eta handiagoa baldintzatuko dutela emaitzetara eta hori nik uste TKE ligako klubetan eragin handia izango duela. Emaitza falta, diru falta ekarriko du eta diru falta TKE ligako klub askotan fitxaketa falta ekarriko du. 
Nik uste hurrengo urteak kritikoak izango direla eta agian TKE ligan gorabehera asko ikusiko ditugula.
*: Zarautzko traineruko arraunlari ohia.