Denboraldiaren inguruko inpresioak (II)
Aurreko egunean hasi genuen hariari jarraituz, gaur, "manex" kontxako jolasa irabazi duen erabiltzaileari egindako galdera eta erantzunak publikatuko ditugu. Hona hemen tenporadari buruzko bere iritziak:
Zer iruditu zaizu temporada?
TKE ligari dagokionez bukaerarako emozioa falta izan zaio nire ustez. Denboraldia aurrera joan ahala nahiko garbi zegoen nor irtengo zen txapeldun eta nortzun jeitsiko ziren. Bukaerako sailkapenean ikusi besterik ez dago ze zulo egon diren titulorako eta jeitsiera postuetarako. Hurrengo urterako emozio gehiago egotea espero dugu.
Gainontzeko kategoria/tituluak ez ditut gehiegi jarraitu kontxa kenduta eta hemen nahiz eta emozio gehiago egon Kaikuk erraz irabazi du.
Zer nahiago TKE ala KAE liga?
TKE liga esango nuke. Egia esanda KAE ligari ez diot kasu gehiegi egin, beraz argi dago.
Kaiku ala Castro, zuretzat zein izan da denboraldiko hoberena?
Denboraldi osoa kontutan hartuta Castro bera izan dela uste dut. TKE ligak erakusten du erregularrena nor izan den, kontxa eta antzerako estropada puntualak alde batera utzita eta lehen esan bezala ez dago zalantzarik aurten TKE ligan nor izan den nagusi. Urte berean lortutako garaipen kopuruaren errekor eta guzti!
Hurrengo urterako pronostikorik?
Berriz ere Astillero bueltan dugu eta ikusi beharko da ea ze maila emateko gauza den. Orio, Hondarribi... taldeek gora egin beharko dute Castrori titulue lehiatu nahi badiote beintzat!
Jolasa gustatu zaizu?
Polita izan da bai. Estropadak ikusteko... beste saltsa batean sartzen zaitu.
Hurrengo urtean errepikatzeko asmorik?
Bai noski!. Kontxako estropadak titulua defendatuko duen norbait behar du! eta kontuz TKEn, datorren urterako animatuta nabil eta!


Egin zure kiniela!