Castrorentzat ere azken bandera

Data: 
2009-09-20 13:46

Castrok, liga garaipen batekin bukatu du gaur goizean Portugaleten jokatzen den bandera eskuratu baitu. Kantabriarrek liga aspalditik irabazita bazuten ere, gaur gogoz jardun dira eta oso estropada parekatu batean Hondarribiaren gainetik gailendu dira. Hirugarren postuan, lehen txandan aritu den Pedreña sailkatu da.

Ligari dagokionez, Castrok lortu du garaipena, bigarren postua San Pedrorentzat izan da eta Hondarribia eta Orion artean zalantzan zegoen hirugarren postua, azkenean Hondarribiarentzat izan da. 

Portugaleteko sailkapena:

Taldea Denbora Diferentzia
Naturhouse Castro 18:58,70  
Hondarribia 19:01,49 00:02,79
Pedreña 19:06,06 00:07,36
Grupo Eibar Orio 19:19,64 00:20,94
Kaiku Ambilamp 19:28,01 00:29,31
San Pedro Ecolmare 19:33,45 00:34,75
Zarautz Inmob. Orio 19:38,69 00:39,99
Urdaibai Umpro Avia 19:40,40 00:41,70