Astillerok beste garaipen bat gehiago

Data: 
2009-07-25 17:55

Astillerok garaipen berri bat lortu du gaur goizean Lekeition eta ez dirudi oraingoz inorrek bere nagusitasunari aurre egiteko prest dagoenik. Bigarren postuan Pasai Donibane sailkatu da eta ligaren bigarren postuan dago hirugarrenarekin tartea handituz.

Aipatzekoa, gaur bigarren txandan arraun egiten zuten Orio eta Kaiarribak hirugarren eta laugarren postuak lortu dituztela.

Sailkapena ondokoa izan da:

Postua Taldea Denbora
1 S.D.R. Astillero 19:58.04
2 Pasai Donibane Iberdrola 20:17.53
3 Orio - Ecania B.V. Laguardia 20:21.16
4 Kaiarriba 20:23.43
5 Super BM Isuntza Grafilur 20:29.60
6 Santurtzi Iberdrola 20:40.60
7 Zierbena Bahías de Bizkaia 20:50.08
8 Busturialdea A.E. 20:54.86
9 C.R. Camargo 20:55.24
10 Hondarribia A.E. 21:00.72
11 Ondarroa A.E. 21:11.11
12 Portugalete Ballonti 21:47.28