Albisteak

'Castroko XIII.bandera' astebete atzeratuta

Data: 
2010-03-07 20:36

Gaur goizean jokatu behar zen 'Castroko XIII.bandera' astebete atzeratu da, gaurko iragarrita zegoen eguraldi txarragatik. Estropada leku eta ordu berdinean jokatuko da hurrengo asteburuan.
Aurten ez dago zorte handirik eguraldiarekin hainbat estropada atzeratu edo bertan behera geratu baitira urte hasiera honetan.

Elkarrizketa Busturialdeako Hitzan Jose Manuel Franciscori

Data: 
2010-03-05 08:17

Gaur Busturialdeako Hitzak, Jose Manuel Francisco, Urdaibaiko entrenatzaileari egindako elkarrizketa dakar. Bere hitzetan Urdaibaik badauka, garai bateko Astillero indartsu hura izateko gaia. Ikusi beharko da ea bere hitzak zuzenak diren. Elkarrizketa osoa hemen irakur dezakezue.

Iparraldeko taldeek Gipuzkoako batel eta trainerilla ligetan parte hartu ahalko dute

Data: 
2010-03-04 22:42

Gaur arratsaldean prentsaurrekoan aurkeztu dute Gipuzkoako arraun federazioak eta Frantziako arraun federazioko 64 batzordearen arteko akordioa, zeinetan iparraldeko taldeek Gipuzkoako batel eta trainerilla ligetan parte hartu ahalko izango duten. Bi aldeak oso pozik agertu dira sinatu berri den akordioarekin.

28 traineru 'Castroko XIII. bandera'-n

Data: 
2010-03-04 20:38

28 traineruk parte hartuko dute larunbatean 'Castroko XII. bandera'-n. Aurreko asteburuan Oriako jeisiera bertan behera gelditu eta gero Castroko uretan dute zita traineruek asteburu honetan. 28 traineru hauen artean, lau traineru beteranoak izango dira.

'Oriaren XVI. traineru jaitsiera' bertan behera

Data: 
2010-02-26 14:02

Astebururako iragarrita dagoen alerta egoera dela eta, larunbatean jokatzekoa zen 'Oriaren XVI. traineru jeitsiera' bertan behera geratu da.

Informazio gehiago: http://www.orio-ae.com/e31.asp?id=427

68 ontzi larubatean Oriaren jeitsieran

Data: 
2010-02-23 22:08

Larunbatean Oriako uretan ospatuko den 'Oriaren XVI. traineru jeitsieran' 68 taldek parte hartuko dute 6 multzotan banatuta. Lehen multzoan kataluina aldetik etorriko diren llagut-ek hartuko dute parte. Bigarrenean 4000 metroko ibilibidea osatuko duten traineruek parte hartuko dute. Hortik aurrera 6000 metroko ibilbidea osatuko duten traineruen ordua izango da eta kategoriaren arabera sailkatuta:talde berriak, KAE2, KAE1 eta TKE.

Jolasari dagokionez, partaide zerrenda eguneratu dugu, beraz, errepasatu zuen kinielak eta oraindik eginda ez baduzue animatu parte hartzera.

Urdabai nagusi Hondarribian

Data: 
2010-02-22 19:36

Hondarribian jokatu zen sasoiko lehen estropada eta Urdabai izan zen irabazlea. 24 traineruk hartu zuten parten Bidasoa ibaian ospatu zen jeitsieran eta bizkaitarrak izan ziren nagusi, Pedreña eta Orio 'A'-ren aurretik.

Hurrengo asteburuan Oriako uretan jokatuko den traineru jeitsierarako errefentzia ona izan daiteke hau.

Denboraldi berrirako jolasa dagoeneko prest

Data: 
2010-02-18 19:15

Kaixo denoi,
udara oraindik ez da iritsi baina dagoeneko estropadak gurean daude. Hurrengo larunbatean 'Oriaren XVI. traineru jeitsiera' jokatuko da Oria ibaian eta bertan ikusi ahalko ditugu gure inguruko traineru gehientsuenak.
Jaitsiera honekin batera, jolasa martxan jartzen dugu tenporada honetan eta dagoeneko egin ditzazkezue zuen pronostikoak. Iaz San Pedro izan zen garaile estropada honetan eta inorrek ez zuen asmatu. Ea aurten begi hobea dugun...
Anima zaitezte eta egin zuen pronostikoa.

Enaut Labaien, Hondarribiako arraunlari ohia hil da

Data: 
2010-02-10 22:07

Aspaldian albisterik idatzi gabe eta berriro ekiten diogu ezin albiste txarrago batekin. Izan ere, Eñaut Labaien Hondarribiako arraunlari ohia gaur goizean hil baita lan istripu batean.
Ezagutu genuenok beti gogoratuko dugu bere jatortasun eta umore ona.
Goian bego!

Urte berri on!

Data: 
2010-01-03 11:17

estropadak.com web gunetik urte berri on bat opa dizuegu arraunzale guztioi.

Gure lehen urte honetan jolasa martxan jartzea lortu dugu eta eskerrak eman behar dizuegu web gunean izena eman eta jolasean parte hartu duzuen guztioi. Azken aldian web gunean mugimendu gutxi baldin badago ere, lanean jarraitzen dugu sartu berri den urte honetan dena prest edukitzeko.

Iaz bezala jolasarekin lehenengo zita, Oriako traineru jeitsieran. Bitartean, urtea ondo hasi eta disfrutatu jai egunak. ZORIONAK!