Albisteak
Castro etxean garaile
admin -k bidalia Ign, 14/03/2010 - 20:59 -nGaur goizean Castroko uretan jokatu den estropadan etxeko untzia izan da irabazlea, Pedreña eta Itsasoko Ama-ren aurretik. Azkenean 18 izan dira parte hartu duten traineruak, Urdaibaik ez baitu parte hartu. Castrokoek alde handiarekin irabazi dute 24 segundu atera baidizkiote Pedreñari eta 28 Itsasoko Amari.
Sailkapena hurrengoa da:
19 traineru bihar Castroko banderan
admin -k bidalia Lar, 13/03/2010 - 08:44 -nBihar 11:30tan jokatuko da 'XIII. Castroko bandera', aurreko asteburuan, eguraldia zela eta, atzeratu egin ondoren. Biharko egunean 19 izango dira parte hartuko duten traineruak eta hauen artean 4 beteranok parte hartuko dute. Estropada bi txandatan banatuko da eta hau izango da irteera ordena:
1.Txanda
'Castroko XIII.bandera' astebete atzeratuta
admin -k bidalia Ign, 07/03/2010 - 20:36 -nGaur goizean jokatu behar zen 'Castroko XIII.bandera' astebete atzeratu da, gaurko iragarrita zegoen eguraldi txarragatik. Estropada leku eta ordu berdinean jokatuko da hurrengo asteburuan.
Aurten ez dago zorte handirik eguraldiarekin hainbat estropada atzeratu edo bertan behera geratu baitira urte hasiera honetan.
Elkarrizketa Busturialdeako Hitzan Jose Manuel Franciscori
admin -k bidalia Ost, 05/03/2010 - 08:17 -nGaur Busturialdeako Hitzak, Jose Manuel Francisco, Urdaibaiko entrenatzaileari egindako elkarrizketa dakar. Bere hitzetan Urdaibaik badauka, garai bateko Astillero indartsu hura izateko gaia. Ikusi beharko da ea bere hitzak zuzenak diren. Elkarrizketa osoa hemen irakur dezakezue.
Iparraldeko taldeek Gipuzkoako batel eta trainerilla ligetan parte hartu ahalko dute
admin -k bidalia Osg, 04/03/2010 - 22:42 -nGaur arratsaldean prentsaurrekoan aurkeztu dute Gipuzkoako arraun federazioak eta Frantziako arraun federazioko 64 batzordearen arteko akordioa, zeinetan iparraldeko taldeek Gipuzkoako batel eta trainerilla ligetan parte hartu ahalko izango duten. Bi aldeak oso pozik agertu dira sinatu berri den akordioarekin.
28 traineru 'Castroko XIII. bandera'-n
admin -k bidalia Osg, 04/03/2010 - 20:38 -n28 traineruk parte hartuko dute larunbatean 'Castroko XII. bandera'-n. Aurreko asteburuan Oriako jeisiera bertan behera gelditu eta gero Castroko uretan dute zita traineruek asteburu honetan. 28 traineru hauen artean, lau traineru beteranoak izango dira.
'Oriaren XVI. traineru jaitsiera' bertan behera
admin -k bidalia Ost, 26/02/2010 - 14:02 -nAstebururako iragarrita dagoen alerta egoera dela eta, larunbatean jokatzekoa zen 'Oriaren XVI. traineru jeitsiera' bertan behera geratu da.
Informazio gehiago: http://www.orio-ae.com/e31.asp?id=427
68 ontzi larubatean Oriaren jeitsieran
admin -k bidalia At, 23/02/2010 - 22:08 -nLarunbatean Oriako uretan ospatuko den 'Oriaren XVI. traineru jeitsieran' 68 taldek parte hartuko dute 6 multzotan banatuta. Lehen multzoan kataluina aldetik etorriko diren llagut-ek hartuko dute parte. Bigarrenean 4000 metroko ibilibidea osatuko duten traineruek parte hartuko dute. Hortik aurrera 6000 metroko ibilbidea osatuko duten traineruen ordua izango da eta kategoriaren arabera sailkatuta:talde berriak, KAE2, KAE1 eta TKE.
Jolasari dagokionez, partaide zerrenda eguneratu dugu, beraz, errepasatu zuen kinielak eta oraindik eginda ez baduzue animatu parte hartzera.
Urdabai nagusi Hondarribian
admin -k bidalia Al, 22/02/2010 - 19:36 -nHondarribian jokatu zen sasoiko lehen estropada eta Urdabai izan zen irabazlea. 24 traineruk hartu zuten parten Bidasoa ibaian ospatu zen jeitsieran eta bizkaitarrak izan ziren nagusi, Pedreña eta Orio 'A'-ren aurretik.
Hurrengo asteburuan Oriako uretan jokatuko den traineru jeitsierarako errefentzia ona izan daiteke hau.
Denboraldi berrirako jolasa dagoeneko prest
admin -k bidalia Osg, 18/02/2010 - 19:15 -nKaixo denoi,
udara oraindik ez da iritsi baina dagoeneko estropadak gurean daude. Hurrengo larunbatean 'Oriaren XVI. traineru jeitsiera' jokatuko da Oria ibaian eta bertan ikusi ahalko ditugu gure inguruko traineru gehientsuenak.
Jaitsiera honekin batera, jolasa martxan jartzen dugu tenporada honetan eta dagoeneko egin ditzazkezue zuen pronostikoak. Iaz San Pedro izan zen garaile estropada honetan eta inorrek ez zuen asmatu. Ea aurten begi hobea dugun...
Anima zaitezte eta egin zuen pronostikoa.

Delicious
Digg
Facebook
Technorati
Zabaldu
Aupatu